XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) beteta zeuden, beste bat likidoz, eta azkena hautsez.

- Guztiak erabiliko dizkiat -esan zuen Georgek.

Amonak behar bait ditu.

Beharko ez dizkik ba!

Berak hartutako lehen botilak laranja koloreko hautsak zeuzkan.

Honelaxe zioen etiketak:

IZURRI IZUGARRIA DUTEN OILOENTZAT, SABELMINA DUTENENTZAT, MOKO MINDUAK, HANKA HERRENAK, OILITIS, ZORITXARREKO ARRAUTZAK, OILO-KOLKERlA EDO LUMA GALTZEAK.

NAHASTU GOILAREKADA BAT JANARI ASPIL BAKOITZEKO.

- Ongi -esan zion Georgek bere buruari, ozenki-, gure txorimaloak ez dik lumarik galduko, dosi bat hartu ondoren.

Georgek jaitsitako hurrengo botilak bostehun bat pilula more erraldoi edukiko zituen.

ZALDI ERLATSENTZAT, zioen etiketak.

ERLATS DAGOEN ZALDIAK PILULA BAT TXUPATU BEHARKO DU, EGUNEAN BI ALDIZ.

- Amonaren eztarria ez duk erlats egongo beharbada, baina mihi gaiztoa duenik ezin uka.

Honek sendatu baietz -esan zuen, bostehun pilula more erraldoiak eltzera jaurtikiz.